Euskera / Castellano | ||
Hemen didaktikaren inguruko ohiko zalantzak dauzkazu.
Erantzuna ez da hain sinplea. Talde bateko ikasle guztiak maila berekoak dira. B1 mailan dagoen ikaslea, esaterako B1 mailako talde batean egongo da. Era berean, egia da maila bereko ikasle bakoitzak bere euskara maila daukala eta hori ez dela izango beste ikasle baten maila bera.
Bai. Euskaltegi bakoitzak bere mailakatzea dauka, beraz, talde batean edo bestean sartzeko, geure mailaketa-proba egin behar duzu.
Zalantzarik gabe, gramatika hizkuntzaren funtsezko atala da. Baina komunikazioan, gramatika hutsezko baliabideez gain, badira erabili beharreko beste osagai batzuk. Gramatika modu esplizituan edo inplizituan landu daiteke. Modu ezberdinetan lan egin daiteke, baina Mastitxun ekintza komunikatiboak dira programazioaren ardatz eta ez gramatika.
Gora
Ez. Ez dugu testu liburu jakinik erabiltzen. Guk geure unitate propioak ditugu, eskatutako egoera komunikatiboari egokitzen direnak.
Gora
Ez. Ez behintzat azterketa hitzaren ohiko zentzuan. Horrek ez du esan nahi ebaluatzen ez dugunik. Ebaluazio jarraituak ikaslearen garapena ezagutzen laguntzen digu. Horrez gain, tutoretza-sistema daukagu, non ikasleak, subjektu aktiboa den aldetik, parte hartzen duen bere ebaluazioan.
Gora
Bai. Alde batetik, tituluak (B1, B2, C1 eta C2) eta, bestetik, akreditazioak (A1 eta A2). Guztiak HABEk aitortuak. | |||||||||||||