Logo Euskera / Castellano

El contenido de esta página requiere una versión más reciente de Adobe Flash Player.

Obtener Adobe Flash Player

 

BERBALDUN: EUSKARAZ EGIN DEZAGUN

BERBALDUN: EUSKARAZ EGIN DEZAGUN egitasmoak Leioan euskararen erabilera suspertzea du helburu.

Izan ere, azken urte hauetan euskararen ezagutzan aurrerapauso handiak eman dira, bai irakaskuntzaren bidetik, bai helduen euskalduntzean egindako lanari esker, eta, nola ez, familia barruko transmisioagatik.

Horrek, baina, ez du ekarri igoera nabarmenik euskararen erabileran. Eta egindako lan hori guztia alferrik gal ez dadin, Leioako Udalak, Mastitxu Udal Euskaltegiaren eskutik, herriko euskaldunak eta euskara ikasten ari diren guztiak animatu nahi ditu BERBALDUN egitasmoan parte hartzera.

Horretarako berba-taldeak osatu nahi ditugu, ahal den neurrian, interes komunak dauzkaten euskaldunez, euskara maila ona lortu baina inguruan norekin erabili ez duten pertsonez eta euskara ikasten ari direnez osatuta: ikastetxe bereko gurasoak, auzo berekoak, zaletasun bera dauzkaten pertsonak …

Berba-taldeak astean ordubetez (gehiago ere izan daitezke) elkartuko dira eguneroko kontuez euskaraz aritzeko: seme-alabak Musika-eskolan dauden bitartean, bazkalosteko paseoa emateko, kafe bat hartzeko edo kirola egiteko.

DENON ARTEAN LEIOA EUSKALDUNAGOA EGITEKO


Izen emate fitxa

Izen-abizenak:
Herria+auzoa:
Telefonoa:
Adina:
E-posta:
Ordutegia:
Zeintzuk dira zure zaletasunak?
Zeintzuk dira zure helburuak?




Edota: