|
|
|
|
HELDUEN EUSKALDUNTZEAREN MAILAK |
|
Mailen deskribapena |
Helduen
Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculum hau hiru lerrun nagusitan dago
banatuta: oinarrizko erabiltzailearena, aurreratuarena eta adituarena.
Eta lerrunok bina mailatan: oinarrizko erabiltzailearena, A1
(Hasierakoa) eta A2 (Oinarrizkoa) biltzen dituena; aurreratuarena, B1
(Independentea) eta B2 (Aurreratua) bere baitan hartzen dituena; eta
adituarena, C1 (Gaitasunezkoa) eta C2 (Adituarena) mailez osaturik
dagoena.
|
|
|
|
1.
Oinarrizko lerruna (A1 + A2): Oinarrizko erabiltzailea |
Oinarrizko
lerrun honen xedea honako hau da: ikasleak eguneroko gaiei buruzko
euskarazko testu laburrak ulertzea, eta ahoz zein idatziz —baina
gehienbat ahoz— euskara elkarreraginean erabiltzea, labur eta sinple,
baina egoki eta eraginkor. |
|
|
|
2. Lerrun
aurreratua (B1 + B2): Erabiltzaile aurreratua
|
Lerrun
aurreratuaren xedea honako hau da: ikasleak ohiko testuinguru, gai eta
egoera ezagunetan instrukzioak, kontaketa laburrak eta azalpen-testuak
ulertzea, eta, ahoz zein idatziz, euskara zehaztasunez eta
eraginkortasunez erabiltzea. Xede ere izango da ikasleak
elkarreraginean, bere lan-esparruko gaiei buruz, alderdi esanguratsuak
eta xehetasunak bereiziz, deskribapenak egitea eta azalpenak eta
iritziak eraginkortasunez ematea. |
|
|
|
3.
Adituaren lerruna (C1 + C2): Erabiltzaile aditua
|
Adituaren
lerrunaren xedea honako hau da: eremu profesional, publiko zein
pertsonalean ikasleak era guztietako informazioa euskaraz trukatzeko
gai izatea era landu eta jantzian, ahoz zein idatziz, gaia,
solaskidearen jarrera edota euren arteko harreman maila zeinahi
delarik, hizkuntza-adierazleak estrategikoki erabiliz eta hizkeraren
maila denotatiboa eta konnotatiboa bereiziz. |
|
|
|
|
|